Translate

miércoles, 10 de octubre de 2012

EHko fauna orokorra

Euskal Herriko faunako animalia batzuk aurkeztuko dizkizuegu: trikua, azeria, marisorgina edota azkonarra, besteak beste. Gure mendietan eta basoetan aurki ditzakegu animalia hauek. Askok, bizimolde eta ohitura bitxiak dituzte gainera.


Trikuak, kirikinoa edo sagarroia ere deitua, arantzez estalita dauka bere gorputz biribila. Arra baino handiagoa da emea, eta, gainera, garatuagoak ditu trikuaren ezaugarriak, kolorea, esaterako. Mendietan eta lautadetan bizi ohi da, sastraka itxietan. Egunez lo egiten du, eta gauez agertzen da. Udan prestatuko habiatan lotan pasatzen du negua. Xomorroak, fruituak, ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu. Basakatua gure inguruko oihan eta txara itxietan bizi da. Etxeko katua baino askoz handiagoa da. Toki altu eta zailenetara trebetasunez igotzen da. Gizonarengandik ihes egiten du, eta gaua ehizan ematen du.


Azeria bere maltzurkeriagatik da ezaguna. Haragijale hau basoetan bizi da, eta gorrizta da. Emea finagoa da arra baino, eta muturra zorrotzagoa du. Beste animaliek utzitako bizi-zuloetan egin ohi du habia. Nahiago du gauez baino egunez ehizatzea. Azkonarra ez da oso handia, eta hamahiru kilo pisatu ohi ditu. Indar asko dauka, eta oso bizkorra da; aitaren egiterako, lurpean gordeta geratzen da. Habia-zuloa mendi bakartietako osin sakonetan egitea gustatzen zaio. Udazkenean, edozein fruitu janda elikatzen da. Udaberrian eta udan, berriz, txorien arrautzak eta kumeak jaten ditu. Eztia gustatzen zaio.


Karrastarroa edo urretxoria baso argitsuetan bizi da, taldeka. Habiak lorategi eta parkeetan egiten ditu. Lur landuetan eta larreetan ere aurki daiteke, talde handitan, betiere. Kolorea azkar samar aldatzen du, baina diseinu nagusia berdintsua dute beti. Hegada berezietan joaten dira leku batzuetatik besteetara. Beraren kantua “txae-txae” izaten da. Martin arrantzalea errekastoetan eta korronte nagiko erreketan aurki daiteke, baita arrain ugariko putzu eta aintziretan ere. Gainaldea akuela eta berdea du; azpialdea, berriz, gorri-laranja. Buru eta isats izugarriak ditu, eta hanka eta hego motzak. Zuzenean hegan egiten du, ur-azaletik gertu. Arrantza egiteko, buruz behera murgiltzen da.


Basa hontza basoetan, parkeetan, lorategietan eta etxe ondoetan aurki daiteke. Begi beltzak ditu. Bi koloretakoa izan daiteke: arrea edo nabar-gorrizta. Marisorgina (Mantis religiosa) haragijalea da, eta zelatan egonda harrapatzen du jangaia. Lehen hanka parea tolesteko duen era bereziarengatik ematen zaio Religiosa izena, errezatzen ari dela ematen baitu. Batzuetan, estaltze-saioa egin ondoren, emeak arra jaten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario